Usategietara XV. Igoera ekainaren 21ean eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 19a

Hamabosgarren edizioa beteko du Usategietarako igoerak eta horren harira, kamisetak salgai daude.

Etxalarko Gaztik, Etxalarko Udalaren eta Malerreka Motorsporten elkarlanaren emaitza da Usategietako Igoeraren hamaborzgarren edizioa prest izatea. Ekainaren 21ean, larunbat goizean, hasiko dira autoak Etxalarko plazara agertzen egiaztatze teknikoak egiteko. 11:30ean itxiko dute errepidea, igoera segurtasunez egin ahal izateko. 12:30ean emanen zaio hasiera lehenengo txandari eta segidan bi entrenamendu txanda eta bi txanda kronometratu ofizial egitekoak dituzte.

Aurtengo aldaketa nabarmenena, beraz, proba bi ordu lehenago hasiko dela izanen da, Foruzaingoaren ordutegia errespetatzeko. Sari banaketa, berriz, 18:00 aldera eginen dute plazan. Probaren hamaborzgarren edizioaren harira kamisetak ere salgai paratu dituzte.

Proba hau Nafarroako igoera txapelketako proba da eta Nafarroako Automobilismo Federazioaren www.fenauto.com helbidean eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun