«Sentsibilizazio eta prestakuntza saioa» izanen da eta gaian aditua den Miren Orozko profesionalak gidatuko du.Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu ditu saioak eta jakinarazi duenez, Miren Orozkok «funtsezko ezagutzak» emanen dizkie parte hartzaileei: «Indarkeria matxistei eta sexualei buruz, alkoholaren eta bertze substantzia batzuen inpaktuari buruz, eta kasu horietan identifikazioa eta esku hartze zuzena oztopatzen dituzten mitoak eta estereotipoak desmuntatuko ditu». Gisa berean, parte hartzaileen kezkei eta zalantzei erantzunen die eta dauden baliabideen inguruko informazioa ere emanen du.
Ortziralean izanen da Beran solasaldia, 18:00etan, Beralandetan. Ordu bat eta erdiko iraupena izanen du saioak eta Berdintasun Zerbitzuak «Bortzirietako herritar guziei» egin die saioetan parte hartzeko deia: «Denon artean, besta giro seguruak eta indarkeriarik gabekoak eraiki ditzakegu».