Bestak 2025

Elkartearen egoitzatik Zubigainekoa ikusteko, zozketa eginen du aurten ere Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 19a, 19:00

Beti Gazte elkartearen egoitzako leihoetatik (goitian eskuinean) Zubigainekoa ikusteko aukera izanen dute bazkideek.

Lesakako elkarteko adin nagusiko bazkideek parte har dezakete ekainaren 30era arte.

Azken bi urteetan bezala, uztailaren 7an, San Fermin egunean, Lesakako Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko leihoak prestatuko dituzte bazkideentzat eta zozketa bidez banatuko dituzte. Parte hartzeko, 696 80 98 86 WhatsApp zenbakira idatzi behar da ekainaren 30eko 18:00ak arte. Irabazleen izenak uztailaren 1ean jakinaraziko dituzte eta irabazle bakoitzak gehienez hiru bazkide gehiago eraman ahal izanen ditu egoitzara.

Zozketan parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da adinez nagusia izatea, baita Beti Gazteko bazkidea izatea ere. Saria besterenezina da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun