Traveling For Happiness izeneko sariketan saritu dute Arantza Hotela

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 17a, 13:30

Joanes Andueza Arantza Hoteleko zuzendaria sari banaketan.
Traveling For Happiness Sarietan jasangarritasunaren bikaintasuna aitortzen dute, eta Ongizate Arduratsua izeneko kategorian, Arantza Hotela saritu dute.

Madrilgo Hotel Enpresen Elkarteak eta Connecting Headek «turismoaren sektoreko jasangarritasun proiektu hoberenak» saritu dituzte Traveling For Hapinnes izeneko sarien borzgarren edizioan, eta sarituetako bat Arantza Hotela izan da. 

Joanes Andueza Arantza Hoteleko zuzendariaren arabera, «gero eta agudoago doan mundu honetan, denok behar dugu erretiratzeko babesleku bat, beharrezkoa dugun horrekin berriz konektatu ahal izateko; inguruan ditugun pertsonekin konektatu, baina baita gure inguruarekin ere, natura garbi baina aldi berean zainduan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun