Ninbe Goikoetxea, Amets Garagarza, Saioa Ostiz eta Irati Mugika ikasleak izan ziren elkar trukean parte hartu zutenak. Denera 20 flauta jotzaile juntatu ziren musika emanaldian. Perkusionistak, piano jotzaileak eta biolontxelo jotzaileak ere aritu ziren laguntzen.
Bederatzi euskal abesti eskaini zituzten eta entzuleek, abestien letrak eskutan, abestiak kantatzeko aukera izan zuten.