Larunbat arratsaldean ailegatu ziren Berara gazteak eta hezitzaileak eta Beralandetan zain zituzten udaleko ordezkariak. Berara ongi etorria egin zieten bakoitzari zapi gorri bat eta krabelin bana emanez. Larunbat arratsa Beran eman zuten proiektuko kideek eta igandean Elizondorako bidea hasi zuten GR-11 bideari segituz.