Lehenik eta behin, zer da Hartzekodunen Borondatezko Konkurtso bat?
2023tik «egoera delikatuan»
Goiena.eus-ek argitaratu duen informazioak jasotzen duenez, Ternua Group-ek 34 milioi eurotik gorako diru sarrerekin itxi zuten 2023a, baina emaitza negatiboa izan zen, eta zorra handituz joan da. Nabarmendu dute egoera horri erantzun egin dietela «zorra birfinantzatuz, haren egitura eta gastua optimizatuz, eta inbertsioa eta hazkuntza bultzatuz». Ternua Group-ek zehaztu duenez, 2022ko bigarren seihilekotik kaleko arropen kontsumoan beherakada «nabarmena eta jarraitua» izan du merkatuak. 29,2 milioi euroko fakturazioarekin, emaitza negatiboarekin eta 16 milioiko zorrarekin itxi zuen 2024a.
Azken bortz urteotan gertatutako lau puntu nabarmendu dituzte hartzekodunen konkurtsora aurkezteko arrazoi gisa. Batetik, koronabirusa: Loreak Mendian erosi berritan –2019–, asmoa irabazi handiagoak lortzea bazen ere, osasun krisiak inbertsioa indargabetu zuen neurri handi batean, eta «metatutako stockari eta hornitzaileekin zituzten betebeharrei aurre egiteak zorra handitzea ekarri zuen».
Azaldu dutenez, pandemiaren ondotik, kontsumo ohiturak nabarmen aldatu ziren. Gainera, nazioarteko hornidura katea izan duen krisiaren ondorioz, «kostuak nabarmen igo ziren», eta, gainera, Ukrainiako gerrak inflazioa igotzea eta kontsumitzaileen erosmen ahalmena jaistea ekarri du.
Akziodunak eta langileak
Ternua Group-en ibilbidea
Erran bezala, Ternua, Astore, Lorpen eta Loreak Mendian markek osatzen dute Ternua Group. Taldea 2014an sortu bazen ere, Astore eta Ternua ditu hastapenetan.
Import Arrasate enpresaren hiru marka komertzialetako bat da Astore, eta 1989an sortu zen Arrasaten. Enpresa horrek kirol arropa eta harekin erlazionatutako materiala ekoizten du. Aipatzekoa da, bere historian, Euskal Herriko hainbat futbol talderen ekipazioak ekoiztu dituela, baita pilotakoak ere.
1994an, berriz, outdoor arropa munduan murgiltzeko asmoarekin, Ternua marka sortu zuen. 2006an haien oihalak garatzen hasi ziren, eta horrenbestez, nazioarteko merkatuan presentzia indartu zuten. 2010etik Euskal Mendi Federazioarekin lankidetzak egin ditu mendi eskiko-mendi-lasterketetako, eski nordikoko eta alpinismoko selekzioak jantziz.
2014an erosi zuen Ternuak Lorpen enpresa –galtzerdi teknikoak egiten dituen Etxalarko enpresa– eta baita Lorpenek zuen ekoizpen planta ere. Urte horretan bertan Astorek, Ternuak eta Lorpenek Ternua Group osatu zuten. Aipatzekoa da, 2023an Taldeak milioi bat euro inbertitu zituela % 30eko edukiera handitzeko.
Taldera batutako azken enpresa Loreak Mendian izan da. Izan ere, Ternua Group-ek 2019an erosi zuen modako arropak ekoizten dituen Loreak Mendian marka.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!