Sendabelar tailerra izanen dute ekainaren 18an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 17:00

Sendabelarrak biltzen, kontserbatzen eta erabilerarako prestatzen ikasiko dute heldu den asteazkenena.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatu du asteazken goizerako eta botikin naturala osatzen ikasiko dute.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin, sendabelar tailerra antolatu du ekainaren 118an, asteazkenean 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroan izen emateko azken eguna ekainaren 16a, astelehena da, jubilatuen ostatuan. San Fermin elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.

Botikin naturala osatzen ikasiko dute tailerrean, gure inguruko sendabelarrak biltzen, kontserbatzen eta kanpoko nahiz barreneko erabilerarako prestatzen ikasiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!