Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatu dute eta aurtengo edizioa XXXVII.a izanen da. Joan den urtean bezala, Arantzako frontoian izanen da finala, baina iaz ez bezala, larunbat goizean: 11:30ean hasiko da. Herrialde bakoitzean, eskolartekoak egin dituzte eta horietan sailkatutakoak ariko dira bertsotan. Zuberotik parte hartzaile bakarra izanen da eta gainerako sei herrialdeetatik bina:
- Arabatik Jokin Onaindia Elexpuru (Aramaio, 2009) eta June Astegieta Unzaga (Trebiñu, 2008)
- Baxenabarretik Goizane Etxeberri Lopepe (Ainhize Monjolose, 2010) eta Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize Monjolose, 2008).
- Bizkaitik Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre, 2009) eta Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima, 2007).
- Gipuzkoatik Egiar Otegi Torres (Oiartzun, 2007) eta Suhar Gesalaga Egiguren (Azpeitia, 2007).
- Lapurditik Amaiur Aizpuru Eskisabel (Hendaia, 2009) eta Unax Aizpurua Ibargarai (Sara, 2009).
- Nafarroatik Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza, 2008) eta Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza, 2008).
- Zuberoatik Leina Alkhat Larrandaburu (Etxebarre, 2011).
Saioa bukatzean, mokadua eskaini eta sariak zozketatuko dituzte. Sarrera, berriz, debalde izanen da.