Sarreren eta abonuen prezioak
Igerilekura joateko abonuak zein eguneko sarrerak lortu daitezke. Abonuak gainera uda osokoak zein hilabetekoak izan daitezke.
Udako abonuak | Hilabeteko abonuak | Eguneko sarrerak | Egun erdiko sarrerak (16:00etatik aitzinera) | Eguneko sarrerak igandeetan eta besta egunetan | |
Familia abonua | 94,6€ | ||||
Jubilatuak- Arkupeak | 24,5€ |
17,6€ |
2,75€ | 1,75€ | 3,45€ |
Helduak (16 urtetik gora) | 50,7€ | 39,9€ | 5,4€ | 3,5€ | 6,75€ |
Gazteak (10-5 urte) | 36,4€ | 21,6€ | 4,1€ | 2,5€ | 5,15€ |
Haurrak (4-9 urte) | 24,5€ | 17,6€ | 2,75€ | 1,75 | 3,45€ |
Abonuak egiteko aukera ekainaren 5ean ireki zuten eta hiru aukera daude: Toki Ona kiroldegiko bulegoan 09:00etatik 17:00etara, Sastrakoren webgunean eta igerilekuan ekainaren 16tik aitzinera.
Kiroldegian ere hainbat aukera
Udan ere kirola egiteko aukera izanen da kiroldegian. Kiroldegian udako ordutegia izanen da astelehenetik irailaren 7ra arte. Ekainean eta uztailean astelehenetik ortziralera 08:00etatik 21:30era egonen da irekia eta larunbatetan 10:00etatik 13:30ak arte. Larunbat arratsaldetan, igandetan eta besta egunetan itxita egonen da.
Abuztuan berriz, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 13:30era eta 17:30etik 21:30era egonen da irekia, larunbatetan 10:00etatik 13:00etara eta larunbat arratsaldetan, igandetan eta besta egunetan itxita. Berako bestetan, abuztuaren 1etik 6ra itxita egonen da kiroldegia.
Gidatutako kirol jarduerak
Uztailean, gainera bertzelako kirol eskaintza ere egonen da. Gazteentzat (2010-2013 urteen artean jaiotakoak) udako triatloi eskola izanen da asteazkenetan eta ortziraletan 11:00etatik 12:15era eta gazte fitness asteartetan eta ortzegunetan 11:00etatik 12:00etara.
Helduentzat ziklo indoor, indarra eta pilates egonen da aukeran. Ziklo indoor astelehen eta asteazkenetan izanen da 19:00etatik 20:00etara eta asteartetan eta ortzegunetan 09:30etik 10:30era, indarra asteartetan eta ortzegunetan 19:00etatik 20:00etara, eta pilates astelehenetan eta asteazkenetan 09:30etik 10:30era eta asteartetan eta ortzegunetan 18:00etatik 19:00etara eta 20:15etik 21:15era.
65 urtetik gorakoentzat mantentze gimnasia izanen da astelehenetan eta asteazkenetan 09:45etik 10:45era.
Pilates eta indarra ikastaroek 48 euroko prezioa dute eta gainerakoek 40 eurokoa.
Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko info@sastrakokirola.eus helbidera idatzi, webgunean sartu edo 662 30 07 63 zenbakira deitu behar da.