‘La historia de la mujer pantera’ antzezlana eskainiko dute ekainaren 14an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 12a, 08:00

'La historia de la mujer pantera' izenburupean antzerkia izanen dute larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean

La historia de la Mujer Pantera antzezlana ikusgai izanen da ekainaren 14an, larunbatean, 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean, El Pati Teatre konpainiaren eskutik. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Lesakako Udalaren webgunean. Lesakan sortu eta Katalunian bizi den Javier Petrirena eta Pol Colomer dira antzezlan honen aktoreak, Albert Graciaren zuzendaritzapean.

Manuel Puigen El beso de la mujer araña obran oinarritutako antzeslana da, Javier Petrirena beraren egokitzapenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun