Jorge Agirre lesakarraren gola ez da aski izan Kuba Munduko futbol txapelketara sailkatzeko

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 11a, 13:30

Jorge Agirre lesakarrak Kubako selekzioarekin lortutako bere lehen gola ospatzen. Zoritxarrez, ez da aski izan munduko txapelketaren azken sailkapen faserako sailkatzeko.

Santiagon jokatutako partidan 1-2 galdu du Kubako selekzioak Bermudakoaren kontra.

2026ko Munduko futbol txapelketa Kubako selekzioarekin jokatzeko sailkatzeko aukera zuen Jorge Agirre futbolari lesakarrak. Horretarako, hasteko, egunotan Kubak jokatu beharreko bi partidak irabazi behar zituen. Lehena, joan den ortziralean irabazi zuen Antigua eta Barbudan (0-1). Bigarrena asteartean jokatu zuen Santiagon, Kubako hiriburuan, baina Jorge Agirrek nazioarteko bere lehen gola sartu arren, 1-2 galdu zuen Kubak Bermudaren kontra. Beraz, Kubak ez du azaroaren jokatzekoa den bigarren eta azken sailkapen faserako txartelik lortu.

Bi partidatan hasierako hamaikakoan izan da aurrelari lesakarra, gol bat ere sartu du, baina sailkapena lortu ez izanaren penarekin gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!