Bestak 2025

Altzateko bestak ospatuko dituzte ortziralean hasi eta igandera arte

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 11

Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran Altzateko bestetan.

Auzoetako bestetan lehenengoak izaten dira Altzateko bestak eta ortzirale honetan hasi eta igandera arte luzatuko dira. Auzotarrek bestetako egitarau zabala prestatu dute.

Ortziralean 20:00etan bestak hasteko suziria botako dute eta ondotik, erraldoiak eta buruhandiek karrikabuelta eginen dute auzoan zehar txistularien laguntzarekin. Eguna borobiltzeko kontzertua izanen da.

Larunbaterako egun osoko plana antolatu dute. 10:00eta plater tiroketa izanen da. 12:00eta ostatuz ostatu poteoa eginen dute Lesakako soinulariekin batera eta 14:00etan zikiro jatea izanen da. Txartelak Ikuilu eta Errekalde ostatuetan daude salgai eta gaur izanen da erosteko azken eguna.

18:00etan erremonte partida izanen da Eztegarako frontoian eta 22:30ean suzko zezena.

Igandean bukatuko dituzte bestak. 11:00etan meza izanen da Altzateko elizan eta ordubete beranduago Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzariek emanaldia eginen dute txistularien laguntzarekin. Emanaldiaren ondotik gaitariak karrikaz karrika ibiliko dira.

Bestak borobiltzeko 14:00etatik aitzinera jatekoa eta zuzeneko musika izanen da Uraldea karrikan. Dj Castle & Towers ariko da lehenik eta ondotik Blues kontzertua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun