Beti Gazteren Astearen barrenean Lesakako Bitxikeriak lehiaketako sariak ere banatu zituen ortziralean Beti Gazte elkarteak Plaza Zaharrean. Herriari buruzko 18 galderei erantzun behar zitzaien, aurtengoan denak herriko komertzioen eta ostatuen ingurukoak eta Lourdes Maritxalar Tapia izan zen irabazlea, Iker Alzugarai Zubiri bigarren eta Izaskun Igoa Ziganda hirugarren. Zozketa bidez Mikel Irigoien Irigoien izan zen sariduna.