Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 15:00

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa egin du aurten ere Beti Gaztek eta ortziralean banatu zituzten sariak.

Aurtengo Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu zituen ortziralean Beti Gazte elkarteak. Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute lehiaketa honetan eta herriari buruzko galderei erantzun behar izaten diete.

A mailan, Ulu taldeak (Urki Sagardia, Unax Maia eta Liher Deskarga) lortu du lehen saria, bigarrena Ibanke taldeak (Ibon Zelaieta, Aner Fagoaga eta Kemen Telletxea) eta hirugarren postuan berdinduak gelditu dira Udaberria taldea (Enea Mitxelena, Nahia Caballero eta Aimar Ariztegi), Aupa Beti Gazte taldea (Miren Pikabea, Araia Bereau eta Amalur Iturbide) eta Maddi Mutuberria.

B mailan, Libe Irigoien Ballesterrek lortu du lehen saria, Nahia Alzuri Hernandezek bigarrena eta Izaro Irigoien Madariagak hirugarrena.

C mailan, azkenik, Olaia Irigoien Ballesterrek lortu du lehen saria, Enara Ariztegi Antxordokik bigarrena eta Mattin Maritxalar Muñoak hirugarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun