Ekainaren 7an hirugarren izan zen Molina de Seguran (Murtzia), baina 12-15 urteko nesken kategoriako lidergoari eutsi dio azken sailkapenean
Espainiako Trial kopako laugarren eta azken proba jokatu zuen Uxuri Portu Crespo txirrindulariak larunbatean Molina de Seguran (Murtzia), 12-15 urteko nesken kategorian. Hirugarren postua lortu zuen karrera honetan, baina aitzineko probetan lortutako emaitzei esker, lidergoari eutsi eta Espainiako kopako txapeldun atera da, hamabi urte bete berritan (ekainaren 5ean egin zituen).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!