Errandoneak Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur et fils liburua euskaratuko du, Xabier Olarra Lizaso mentorearen laguntzaz eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du liburua.
Beratarrak Euskal Ikasketak ikasi zituen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean, UEUko Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoa egin ondotik, Itzulpengintza Masterra egin zuen Granadako Unibertsitatean. Han egin zituen itzulpen-praktikak, eta. 2021. urteaz geroztik, zuzentzaile eta itzultzaile ari da Berria egunkarian.
Epaimahaiaren iritziz, frantsesezko testuak zituen koskak egoki gainditu ditu itzultzaileak, ordain egokiak emanez euskaraz. Behar adinako fideltasunez aritu da, eta frantsesaren hainbat korapilo ederki askatu ditu. Testu ulergarria eta sinesgarria sortu du ama-alaben arteko ika-mikak islatzean. Testuak «oso ongi» funtzionatzen du euskaraz, lexiko zein sintaxi zuzen bezain biziarekin. Fernando Rey Escalerak, Amaia Orbe Barriok eta Xabier Olarra Lizasok osatu dute epaimahaia.