Bortzirietako bertso eskolak bertso besta ospatuko du ekainaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 11a, 09:00

Bortzirietako bertso eskolako kideak Lesakako plazan kantatzen 2023ko ospakizunean.

Bortzirietako bertso eskolak bertso besta antolatu du aurten ere Lesakan. Ekainaren 13an izanen da, ortziralean. 19:30ean Antoiutik hasita, bertso antzerkiak eta bertso musikatuak  eskainiko dituzte herriko hainbat txoko, karrika eta plazan, denen artean kantatzeko eta merienda ere eginen dute. Ondotik, Gure ahots bideo laburren proiekzioa ere eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun