Udako kontzertua emanen dute astelehenean Berako musika eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 7a, 08:30

Iazko kontzertuan parte hartu zuten musika eskolako ikasleetako batzuk.

Ikasturtean ikasitakoa plazara aterako dute heldu den astelehenean, Berako Isidoro Fagoga udal musika eskolako ikasleek. Udako kontzertua emanen dute herriko etxeko plazan, eta errepertorio zabala prestatu dute horretarako.

Honako kanta hauek joko dituzte emanaldian:

  • Biolin taldea: Como entrenar a tu dragón.
  • Trikitixa taldea, bi txistu eta perkusioa: Zuberoako makil dantza eta Dantza pik.
  • Txistu taldea eta pianoa: Baltz eta aldaketak. Bakarlari gisa ariko dira Xuban Lasaga, Xabier Suasnavas eta Elorri Goñi.
  • Talde instrumentala: Caballo Prieto Azabache eta Batasuna.
  • Perkusio taldea: My little deude shoes.
  • Gitarra taldea: Ezer ez da berdina eta No hay tregua.
  • Gazte taldea: Ez gara betirako.
  • Abesbatza: Pailazoen abestia eta Clap your hands.
  • Bera Kantari: Baracoako usategia eta Los amigos así.

Emanaldia astelehenean, ekainaren 9an, izanen da 18:00etan Herriko Etxeko plazan.

Udako kontzertuaren ondotik, ekainaren 18an, asteazkena, musika eskolako helduek kontzertua emanen dute. Emanaldia musika eskolan izanen da 19:00etan eta ondotik parte hartzaileek eta irakasleek afaria eginen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun