Bestak 2024

Fred Jose Ramos Lasagaren kartelak iragarriko ditu aurten ere Lesakako sanferminak

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 6a, 10:00

Fred Jose Ramos Lasagaren 'Guruztu' izeneko kartelak irabazi du Lesakako sanferminetako lehiaketa. Hirugarren urtez segidan irabazi du Ramosek lehiaketa.

Programaren azal lehiaketa, berriz, Imanol Mesa Garmendiak irabazi du eta gibeleko azalarena Uxuri Portu Crespok.

Azken bi urteetan bezala, Lesakako sanferminetako kartel lehiaketa Fred Jose Ramos Lasagak irabazi du, aurtengoan Guruztu izeneko lanarekin. 250 euroko sariaz gain, kartel horrek iragarriko ditu aurtengo Lesakako bestak. Programaren azal lehiaketa, berriz, Imanol Mesa Garmendiak irabazi du, Kruzik lanarekin. Honengatik ere 250 euro hartuko ditu eta bere lana besta egitarauaren azalean ikusiko da. Guztira launa kartel eta azal aurkeztu dituzte lehiaketetara.

Fred Ramosek egindako 'Guruztu' kartelak irabazi du Lesakako sanferminetako kartel lehiaketa.

 

'Kruzik' lanarekin irabazi du Imanol Mesa Garmendiak programako azal lehiaketa.

 

Uxuri Portu Cresporen 'Jubilatuetatik Zubigainekoa' marrazkiak irabazi du gibeleko azalerako lehiaketa, aurkeztutako 133 lanen artean.

Azalaren gibeleko aldeko lehiaketara, berriz, herriko ikasleek 133 marrazki aurkeztu zituzten eta Uxuri Portu Crespok irabazi du lehen saria, Jubilatuetatik Zubigainekoa izeneko lanarekin. Herriko dendetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txartelaz gain, bere lana programaren gibeleko azalean argitaratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun