16 urtetik gorako emakumeei* zuzenduriko ekitaldia da eta ez da aitzinetik izena eman behar, aski izanen da bertara agertzearekin.
Estitxu Mentaberrik gidatuko du tailerra eta musika, mugimendua, zaintza eta erlaxazioaren bidez, hainbat gauza landuko dituzte: autoestimua, emozioen kudeaketa, gatazkak konpontzea, eta harremanak.
Parte hartzaileei arropa erosoa eramateko eskatu diete antolatzaileek, eta ohartarazi dute ez dela dantzatzen jakin behar bertaratzeko.