Senior mailako finalistak ere erabaki dira Benito Tainta lau eta erdiko pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 6a, 10:30

Benito Taintaren omenezko bigarren lau eta erdiko txapelketako finalak uztailaren 5ean jokatuko dituzte Lesakan.

Honenbertzez, Lesakan uztailaren 5ean jokatuko diren final guztiak zein izanen diren ere jakina da.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiko pilota txapelketaren barrenean, senior mailako finalerdiak jokatu dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan. Beraz, senior mailako finalistak jakinik, uztailaren 5ean jokatuko diten finaletako protagonista guztiak zein izanen diren ere erabaki da.

Lesakan, ekainaren 5eko emaitzak

Senior finalerdiak
  • Joanes Zestau (Behar Zana), 18 - Oier Zabaleta (Oiarpe), 22
  • Oier Ibarluzea (Lapke), 14 - Faben Ituarte (Lapke), 22

Finalak uztailaren 5ean Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako Benito Tainta II. txapelketako finalak, beraz, uztailaren 5ean, larunbatean  16:30ean hasita jokatuko dituzte, Lesakako besten egitarauaren barrenean.

Neska infantilak

Amaiur Martinez (Arkupe) – Alize Sagardui (Umore Ona)

Mutiko infantilak

Erik Igoa (Bortziriak) – Oihan Braña (Txaruta)

Kadete mutilak

Iker Anzizar (Erreka KE) – Paraguayo VII.a (Najerino)

Jubenil mutilak

Mikel Egurrola (Markina) – Unax Madina (Intxurre)

Senior gizonezkoak

Oier Zabaleta (Oiarpe) – Faben Ituarte (Lapke)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun