Milagroko gereziaren bestara irteera eginen dute Etxalarko jubilatuek igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 6a, 11:00

Gereziaren bestaren aitzakian, Milagro bisitatuko igandean Etxalarko erretiratuek.

Etxalarko Larraburua elkarteak Milagroko gerezien bestara irteera irekia antolatu du ekainaren 8rako. Igandean 08:00etan autobusean abiatu eta gerezi azoka ikusi ondotik, Tuteran bazkaldu eta herria ikusteko aukera izanen dute. Bazkideek lehentasuna izanen duten arren, nornahirendako idekia den irteera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun