Administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 5a, 19:00

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko deialdia egin du oposizio bidez, sei hilabeterako eta lanaldi osoan. 

Izen emateko beharrezkoa da izangaiak enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea Nafar Lansareko enplegu bulego batean, eta horrez gain baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

  • Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
  • Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
  • Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
  • Euskararen ezagutza maila -C1 ahoz eta idatziz- izatea. Horretarako maila horri dagokion agiria aurkeztu behar dute. Agiririk ez dutenek maila horretako proba gainditu beharko da eskaera egitean.
  • Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea edukitzea.

Eskabideak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira ekainaren 15eko 23:59ak baino lehen.

Eskabide orria hemen deskargatu daiteke eta deialdiaren oinarriak hemen irakurtzen ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun