Sei hilabeteko kontratua izanen da aukeratutako izangaiak eta bere egitekoa Berako turismo plana garatzea izanen da turismo enpresekin eta udalarekin koordinatuta. Gainera, turisten harrera, turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko lanak, bertze turismo bulegoekin koordinatzea, eta udaleko web orria eguneratzea izanen dira bertzeak bertze bere lanak.
Izangaiak turismoan graduatuak edo lizentziatuak, edo turismo gidaritzako, informazioko eta laguntzako goi-mailako teknikariak izan beharko dira. Gainera, euskarazko C1 maila edo baliokidea izan beharko dute eta lan gabe egon beharko dute, eta lan eskatzaile gisa inskribaturik egon beharko dute Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpeko enplegu agentziaren batean eta dagokion zundaketan sartuta.
Izangaiek beren hautagaitzak ekainaren 13ko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dute Berako Udalean, edo erregistro elektronikoan egun bereko 23:59ak arte.
Deialdiaren oinarriak hemen irakurri daitezke.