Lesakako Soinulariak taldeak berak antolatu du emanaldia, Lesakako Udalaren laguntzarekin.
Duela bi urte taldearen 40. urteurrenaren harira eta iaz egin zuten bezala, aurten Lesakako soinulari taldeak kontzertu dinamikoa eskainiko du ekainaren 6an, ortziralean, 19:30ean hasita. Ordu horretan Iturbenako plazatxoan hasiko dira eta Antoiu, Eskolttiki, Zantzonea, Plaza Zaharra eta Teleboten eginen dituzte emanaldiak.
Lesakako Soinulariak taldeak berak antolatu du emanaldia, Lesakako Udalaren laguntzarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.