Nafarroako Mendialdeko bortz enpresak nekazaritzari aplikatutako droneen, errealitate birtualaren, 3D inprimaketaren, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako libragailua eta adimen artifizialari buruzko azken tresnen inguruko azken nobedadeak erakutsiko dituzte. Esposizioa praktikoa eta erakusgarria da, eta, beraz, hurbiltzen direnek soluzio horiek probatu eta zuzenean erabili ahal izanen dituzte, presarik gabe.
Ortzirale arratsaldeak ezinbertzeko hitzordu bat ere izanen du Harriondoan: 18:00etan, adimen artifizialari buruzko hitzaldi bat emanen dute, teknologia hori gure egunerokoa nola eraldatzen ari den modu argi eta ulergarrian azaltzeko.
Jardunaldia herritar guztiei irekita dago, baina bereziki adinekoengan jartzen du arreta, traba digitalak hausteko, jakin-mina sustatzeko eta eguneroko bizitzan teknologiaren erabilera praktikoa sustatzeko.
Ekitaldia, Landa Adimena izeneko lankidetza proiektuaren parte da; horretan, Cederna Garalur Elkarteak eta EDER eta Erdialdeko Partzuergoek parte hartzen dute, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren barnean.