Larunbatean eginen dute Beran Ibardingo Igoeraren IX. edizioa

Larunabtean eginen dute Beran Ibardingo Igoeraren IX. edizioa. Nafarroako mendiko koparako eta Nafarroako mendiko junior koparako puntuagarria izanen da.

Goizean goizetik bilduko dira autoak Beran, 08:30etan hasiko baitira lehen egiaztapen teknikoak egiten.

12:30ean itxiko dute Ibardinera doan NA-1310 errepidea eta 13:30ean hasiko dira entrenamendu ofizialak, eta ondotik, bi manga eginen dituzte.

Parte hartzaileek 4,3 kilometroko igoera egin behar dute NA-1310 errepidean.

Lasterketa bukatzean sari banaketa Toki Onako estalpean eginen dute, eta handik Zalainera joanen dira afaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun