2024ko abenduaren 31n 1.591 bazkide zituen Beti Gaztek, inoizko kopururik handiena eta une honetan 1.546 ditu. Zuzendaritza batzordean ez da aldaketa handirik izanen, baina kultur koordinazioan, Alaia Alzugarairekin batera aritzen zen Amaia Telletxeak utzi du kargua. Ander Abuinek segitzen du lehendakari lanean; Nora Eneterreaga lehendakariordea eta instalazio eta material arduraduna; Xabier Iribarren eta Alberto Muruzabal idazkaritzan; Idoia Sunsundegi diruzaintzan; Argiñe Ordoki kirol koordinazioan; Alaia Alzugarai kultur koordinazioan eta Paola Oskoz da komunikazio arduraduna.