Mugaz Gain Antzerki Jardunaldiak eginen dituzte Beran asteazkenetik ortziralera

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 2a

Mugaz Gain Antzerki Jardunaldiak eginen dituzte ekainaren 3tik 6ra. Herriko lau ikastetxetako ikasleek hartuko dute parte eta goizeko saioak ikasleentzat izanen dira eta arratsaldekoak publiko denarentzat. Goizeko sarrerek euro bat  balio dute eta arratsaldekoek, aldiz, bi euro.

Ekainaren 4an, asteazkena, hasiko da jaialdia ikasleentzako funtzioekin. Toki Ona Institutuko DBH 2ko ikasleek Hemen gaude antzeztuko dute eta Labiaga ikastolako DBH2koek Bideosoan, Bidasoan gotti 10:00etan. 18:00etan berriz taularatuko dituzte bi lanak eta horra herritar guztiek joateko aukera izanen dute.

Ortzegunean,  goizean eta arratsaldean izanen dira saioak. 10:00etan Ricardo Baroja eskolako LH 4ko ikasleek Berako zirkua jokatuko dute eta 12:00etan Jesusen Bihotza ikastetxeko LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleek Berako piratak. 18:00etan bi antzerkiak eginen dituzte berriz ere.

Ortziralean borobilduko dituzte jardunaldiak. 10:00etan Labiaga ikastolako LH 5. mailako ikasleek Sasi guztien gainetik obra taularatuko dute, eta 12:00etan Errenteriako Herri Arte eskolako ikasleek Argilunak obra. 18:00etan Sasi guztien gainetik obra jokatuko dute berriz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun