Hori dela eta, Lesakako Udalak behar eta erronka hauei erantzuteko parte hartze prozesua abiarazi du. Lanketa honi ekiteko herritarren parte hartzea ezinbertzekotzat jotzen du udalak, izan ere, «zaintza herritar guztioi bizitzan zehar eragiten digun zerbait da, eta erantzunkidetasunetik jorratu beharrekoa».
Bertzalde, hain poliedrikoa edo askotariko erpinak dituen gaia denez, eta hainbertze pertsonei eragiten diena, zaintzaren inguruan hausnarketa eta erantzunak emateko bide orria modu partekatuan egitea ezinbertzekoa da. «Horregatik, ezin da ikuspegi bakarretik jorratu, baizik eta begirada anitzeko mahai bat behar dugu zaintzen arloa jorratzeko, eta herri mailako erantzunak emateko.
Zaintza Mahaia eratzeko bigarren saioa ekainaren 10ean eginen dute
Zaintza Mahaia eratzeko lehen saioa maiatzaren 8an egin zen (argazkian), eta arlo honekin harreman zuzena duten herriko eragileak gonbidatu zituzten. Bigarren saioa ekainaren 10ean izanen da, asteartean 18:00etan, herriko etxeko pleno aretoan. Zaintzarekiko interesa duen edonor joaten ahal da bere ekarpena egitera.