Etxalarko VI. Mendi itzuliaren harira antolatutako argazki lehiaketak baditu sarituak. Horretarako eraikitako epaimahaiaren iritziz, argazkirik politena Itxaso Etxenikerena izan da (Etxalarko Gainkoborda landetxean 8 lagunentzako egonaldia), bigarren saria Irantzu Iraolaren argazkiak irabazi du (Etxalar Escape Roomean 6 lagunentzako bonua) eta hirugarren saria Eva Rodasentzat izan da (Kaiku baserriak eskainitako produktu sorta).
Guztira ia 30 argazki aurkeztu dira lehiaketara eta Altxata kirol eta kultur elkarteak eskerrak ematen dizkie parte hartzaile guztiei, zinez argazki ederrak aurkeztu baitira.