Aldi baterako bortz lanposturako deialdia egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 09:00

Eginkizun desberdinetan aritzeko sei hilabeteko kontratazioak izanen dira eta ekainaren 9ra arte aurkezten ahalko dira eskabideak.

Berako Udalak bortz langile kontratatzeko deialdia egin du. Horietatik bi mendiko suteak prebenitzeko peoi gisa aritzeko izanen dira (D mailan), bertze bi ondarea birgaitzeko eta zerbitzu anitzetarako (D maila), eta azkena zerbitzu anitzeko ofizial gisa (C maila).

Kontratu guztiek sei hilabeteko iraupena izanen dute eta izangaiek enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Eskabideak udaleko erregistroan aurkezten ahalko dira ekainaren 9ra arte, aurrez aurre 13:30ak arte eta telematikoki 23:59ak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!