Etxalarko IV. BTT ibilaldia eginen dute maiatzaren 31n

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 28a, 08:00

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran aurten ere Etxalarko BTT ibilaldiaren laugarren edizioan.

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 32 eta 25 kilometrokoak.

Etxalarko mendi bizikleta ibilaldiaren laugarren edizioa eginen dute maiatzaren 31n, larunbatean, 09:00etan hasita. Etxalarko plazatik abiatuta bi ibilbide izanen dituzte aukeran txirrindulariek: 32 kilometro luze eta 1.300 metroko desnibel positiboa duena luzeena eta 25 kilometro luze eta 800 metroko desnibela duena laburrena.

Dortsalen banaketa maiatzaren 30ean, ortziralean, frontoian eginen dute 18:00etatik 20:00etara eta 31n bertan, 07:00etatik 08:30era. Egunean bertan txartelak, zozketak, zuzeneko musika eta parte hartzaile eta boluntario guztientzat otordua izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!