Julen Goia Aiegiko torneoko irabazlearen sariarekin.
Julen Goia Mitxelena xake jokalari lesakarrak Nafarroako eskolarteko zirkuituan nagusitu da aurten ere, azken bi torneotan garaile izan ondotik. Hain zuzen, Aiegiko Reyes y Damas izeneko torneoa irabazi zuen maiatzaren 17an eta Iruñeko San Juan kirol elkarteko txapelketa maiatzaren 18an. Zortzi urterekin, hamar urtez beheitiko kategorian lehen urtea duen arren, zirkuituko lau torneo irabazi ditu eta bertze hiruretan podiumera igo da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.