Lesakako Gurekin elkartearen eguna giro ederrean ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 15:30

Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkartearen Eguna ospatu dute maiatzaren 25ean. Igandeko eguraldi eguzkitsua probestuz, karrikara atera dituzte komertzianteen eta zerbitzuen postuak, baita artisauenak ere. Erosketaren truke pintxoa debalde ere izan dute bezeroek dute elkarteko ostatuetan. Horretaz gain, musika eta antzerkia ere izan dute. Goizean txistularien karrikabuelta eta eguerdian Elutxa txarangaren musika izan dute. Arratsaldean, berriz, Zirika Zirkus antzerki taldearen eskutik Marietak Zirkus antzezlana ikusgai izan dute Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!