Benito Tainta txapelketako lehen finalistak erabaki dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 17:00

Uztailaren 5eko lehen finalistak zein izanen diren jakin dute Lesakan.

Uztailaren 5eko neska infantilen finala Alize Sagardui goizuetarrak eta Amaiur Martinez lesakarrak jokatuko dute, mutiko infantilena Txarutako Oihan Brañak eta Iker Igoa etxalartarrak eta kadete mailakoan izanen da Errekako Iker Anzizar doneztebarra.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean gazteenek finalerdia jokatu dituzte maiatzaren 25ean, igande goizean, Lesakako udal pilotalekuan. Hortaz, uztailaren 5eko finaletan zein izanen diren erabaki da kategoria horietan. Senior mailakoak falta dira erabakitzeko.

 

FINALERDIETAKO EMAITZAK

Neska infantilak

  • Alize Sagardui (Umore Ona), 18 - Maria Crespo (Oberena), 8
  • Amaiur Martinez (Arkupe), 18– Ainhitze Arratibel (Lapke), 13

Mutil infantilak

  • Oihan Braña (Txaruta), 18 - Imanol Arrieta (Lapke), 14
  • Axular Imaz (Zugarralde), 12 - Erik Igoa (Bortziriak), 18

Mutil kadeteak

  • Iker Anzizar (Erreka), 18 - Ioritz Arsuaga (Ilunpe), 9
  • Aner Garmendia (Zornotza), 7 - Paraguayo VII.a (Najerino), 18

Mutil Jubenilak

  • Mikel Egurrola (Markina), 18 - Ekain Azkue (Ilunpe), 5
  • Aetz Lopez (Ataun), 5 - Unax Madina (Intxurre), 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun