Jabi Eguna goiburupean, Jabier Fagoaga zena gogoratu zuten bere lagunek eta senideek maiatzaren 24an Lesakan. Larunbat eguerdian hasi zen ospakizun eguna, Erdiko Errotan egin zuten muralaren irekierarekin. ‘Itzalak eta argia’ letrekin, Jabier Fagoagaren irudia ageri da kantari margolan dotorean. Horren aitzinean, Olaia Iantzik abestu zuen. Segidan, herriko ostatuetan barna poteoa egin zuten txarangarekin eta bazkaria izan zuten Plaza Zaharrean. Bazkalondoan Olaia Iantzi aritu zen kantari eta mikro irekia ere izan zen. Bertso poteoaren eta Pasapalabra jokoaren ondotik, gauez kontzertua eman zuten Plaza Zaharrean The Malcolm Young Band eta B.I.P. taldeek. Egun osoan, Jabier Fagoagaren artelanen erakusketa egin zen herriko ostatuetan, dendetan eta paretetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.