[ARGAZKIAK] Kontzertu pedagogikoak eman dituzte Berako musika eskolako ikasleek eta irakasleek

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 23a, 17:30

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek kontzertu pedagogikoak eman zituzten asteazkenean Berako Kultur Etxean. Berako ikastetxeetako haurrei zuzenduriko emanaldiak izan ziren.

Goiz berezia pasa zuten asteazkenean Berako haurrek. Musika eskolako ikasleek eta irakasleek musika tresnak eskuan, emanaldi bereziak eman zituzten.

Lehen emanaldia haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei bideratutakoa izan zen eta adin horretako ikasleak izan ziren parte hartu zutenak.  Musikaz gain, antzerkia eta gorputz perkusioa egin zituzten haurrek.

Bigarren emanaldia, aldiz, helduxeagoek partu hartu zuten, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek. Hauek adinka banatuta jo zuten eta entzule izan zituzten klasekide eta lagunak.

Bi emanaldietan, irakasleez gain, musika eskolako abesbatzakoek ere kantatu  zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!