Berako Ricardo Baroja ikastetxean izan ziren goiztiarrenak, astelehenean 09;00etan egin zuten eta Toki Ona institutuan astelehenean 13:05ean egin zuten elkarretaratzea. Igantziko eskolan ere astelehen arratsaldean bildu ziren. Lesakako Irain eskolan asteartean 09:00etan egin zuten elkarretaratzea eta Arantzako eskolan asteartean 16:00etan. Etxalarko Landagain eskolan, azkenik, asteazken goizean elkartu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!