Berako Labiaga ikastolak Paris 365 jantoki sozialarendako janari bilketa eginen du heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 23a, 20:00

Berako Labiaga ikastolak janari bilketa solidarioa eginen du heldu den astean. Bilketako produktuak Paris 365 jantoki sozialari emanen dizkiote eta janari ez galkorra eskatu dute: esnea, galletak, pasta, arroza, lekaleak...

Produktuak heldu den astelehenean, hilaren 26an hasi, eta ortzegunera arte, 30era arte, bilduko dituzte ikastolak dituen Eztegara eta Altzateko egoitzetan.

Berakoa ez da izanean janari bilketa solidarioa eginen duen ikastola bakarra. Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak urteak daramatza Paris 365 elkartearekin elkarlanean, eta aurten Nafarroa Oinez antolatuko duela eta, Nafarroako 15 ikastola animatu ditu janari bilketa solidarioa egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!