Benito Tainta txapelketako lehen finalerdiak jokatuko dituzte igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 23a, 17:00

Arkupeko Oier Orbegozo lesakarrak galdu egin zuen ortzeguneko senior mailako partida.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean gazteenek finalerdia jokatuko dituzte maiatzaren 25ean, igandean 09:00etan hasita Lesakako udal pilotalekuan. Ortzegunean senior mailako bi partida jokatu zituzten eta Oier Orbegozo lesakarrak galdu egin zuen horietako bat.

Lesakan, finalerdiak igandean, 09:00etan hasita

Neska infantilak

  • Alize Sagardui (Umore Ona) - Maria Crespo (Oberena)
  • Amaiur Martinez (Arkupe) – Ainhitze Arratibel (Lapke)

Mutil infantilak

  • Oihan Braña (Txaruta) - Imanol Arrieta (Lapke)
  • Axular Imaz (Zugarralde) - Erik Igoa (Bortziriak)

Mutil kadeteak

  • Iker Anzizar (Erreka) - Ioritz Arsuaga (Ilunpe)
  • Aner Garmendia (Zornotza) - Paraguayo VII.a (Najerino)

Mutil Jubenilak

  • Mikel Egurrola (Markina) - Ekain Azkue (Ilunpe)
  • Aetz Lopez (Ataun) - Unax Madina (Intxurre)

Lesakan, ortzeguneko emaitzak

Seniorrak

  • Joanes Zestau (Behar Zana), 22- Ugaitz Elizalde (Atarrabia), 0 (ez zen agertu)
  • Oier Orbegozo (Arkupe), 9 – Oier Zabaleta (Oiarpe), 22
  • Oihan Gonzalez (Arkupe), 0 (ez zen agertu), – Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio), 22
  • Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa), 22 – Ander Ezenarro (Tolosa-Aurrera), 13

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun