Horretaz gain, musika eta antzerkia ere izanen dute. 10:00etan txistularien karrik abuelta izanen dute eta 12:00etan Elutxa txaranga ibiliko da karrikaz karrika. Arratsaldean, 17:00etan, Zirika Zirkus antzerki taldearen eskutik Marietak Zirkus antzerki emanaldia izanen da Plaza Zaharrean, adin guzietarako egokia.
Marietak Zirkus
Marietak Zirkus antzerki-zirku ikuskizuna da. Zirku konpainia familiarra: bi iloba eta haien izebarik maitagarriena, faboritoa, txikitan zaintzen eta kontsentitzen zituena, planik eroenak asmatzen zituena.
Ilobek, hainbertze maite dute izeba, non behar baino gehiago zaintzen duten. “Zu aurkezle, izeba! Zu, aurkezle” erraten diote. “Egon hemen eserita eta lasai!”. Kotoien artean gordeko lukete, ahal izatekotan; baina berak, izebak, edo haiek erraten dioten bezala, Maripantxik, oraindik sasoiko dagoela erakutsiko die eta modu horretan denok ulertuko dugu non bukatzen diren, maitasuna eta elkartasuna, eta ahaldunkeriari bidea eman.
Zergatik Marietak? Mari izena pertsonak deuseztatzeko eta iraintzeko erabili ohi da, “hori Mari bat bertzerik ez da”, Mari marikoia, Mari mariliendre, Mari jainkosa. Marietak izateaz harro.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!