140 txirrindularik parte hartu dute Lesakako III. Bizibide Enduro lasterketan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 21a, 10:30

Lesakako III. Bizibide Enduro lasterketan parte hartu zuen txirrindulari bat, salto batean. Argazkia: Saiz Photography

Igandeko probaren aitzinetik, trial erakustaldia egin zuten larunbatean plazan Uxuri Portuk, Xabier Valverdek eta Oier Mitxelenak

Lesakako Udalak antolatutako Lesakako III. Bizibide Enduro lasterketa igandean egin zen eta bikain joan zen, Giro paregabea eta parte hartzaileak kontent gelditu ziren proposatutako bideekin. Denera, 140 txirrindularik hartu zuten parte Sustrails Open Enduro txapelketako lehen proba honetan (Larra-Belagua, Arrasate, Eremua, basaburua eta Irrisarri Land etorriko dira gero) eta aurten, Enduro Pirinioak Koparen barrenean ere sartuko den Nafarroako proba bakarra izan da. Bertzeak Accous (Pirinio Atlantikoak), Riglos (Aragoi), Tour de Carol (Eki Pirinioak) eta Maçanet de Cabrenys (Girona) eginen dituzte.

Kronometratutako hiru zatien track-ak edo ibilbideak eman zitzaizkien lehenagotik entrenatu ahal izateko (Askati, Mikeltxo eta Pipiflow izenekoak) baina egunean bertan zati kronometratu sekretu bat ere egonen zela abisatu zitzaien, eta harrera hagitz ona izan zuen. (jaitsiera horiek bizibide.eus web orrian ikus daitezke, edozein egunetan egin ahal izateko).

Txirrindulariak, plazan, ateratzeko prest. Argazkia: Saiz Photography

Azken sailkapenak, kronometratutako lau zati horietako denboren baturarekin egin ziren.

Lasterketa bukatzerakoan luntxa eman zitzaien herriko plazan, Beti Gazte elkartearen laguntzarekin. 

 

SAILKAPENAK

Gizonezkoak elite (16 txirrindulari)

  1. Adrian Palau 11.01.93
  2. Juan Gabriel Torralba 11.07.33
  3. Jon Uranga 11.1068

Emakumezkoak (2 txirrindulari)

  1. Haizea Prieto 18.27.44
  2. Haizea Herguin 20.32.07

Master Ebike

  1. Mikel Endara 11.44,17
  2. Laurent Cange 12.24.04
  3. Jon Etxebarria 12.31.71

Senior Ebike

    1. Aritz Petrirena 10.56.53
    2. Beñat Oronoz 11.06.62
    3. Beñat Maia 11.08.21

Master 30 (16 txirrindulari)

  1. Iker Senar 10.57.56
  2. Jonathan Santiago 11.34.83
  3. Eder Montero 12.00.58

Master 40 eta 50 (16 txirrindulari)

  1. Mikel Bergara 11.57.12
  2. Jose Maria Guerra 12.04.59
  3. Emanuele Costabel 12.14.21

Sub-23 (19 txirrindulari)

  1. Ruben Lanau 11.21.23
  2. Hodei Aleman 11.29.30
  3. Eneko Esuain 11.30.64

Sub-18 (19 txirrindulari, hiru ibilbide)

  1. Lilian Sery 8.03.00
  2. Paul Mendizabal 8.09.84
  3. Danel Mugarza 8.17.56
  4. Oinatz Aiestaran (Lesaka) 8.22.07
  5. Peru Urra (Lesaka) 8.35.29

     

Txirrindulari bat, kronometratutako lau zatietako bat jausten. Argazkia: Saiz Photography

 

Trail erakustaldia larunbatean

Igandeko proba baino lehen, larunbatean trial erakustaldia ere izan zen, dortsalen banaketa egiten zen bitartean, Uxuri Porturen , Xabier Valverderen eta Oier Mitxelenaren eskutik. Jende ugari hurbildu zen eta giro ederra sortu zen plazan, eguraldia ere lagun izanik. 

Oier Mitxelena, Xabier Valverde eta Uxuri Portu, larunbateko erakustaldian. Argazkia: Saiz Photography

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!