Ortziralean 18:00etan liburutegian eginen den aurkezpenaren aitzinetik, Nafarroako industriaren egoera azalduz hitzaurrea eginen dute
Imanol Satrustegiren Atreverse a luchar, la izquierda revolucionaria y la transición en Navarra (Txalaparta, 2025) liburuaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 23an, ortziralean 18:00etan Lesakako liburutegian. Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako ekitaldiko hitzaurrean, Nafarroako industrian (Legasako ArcelorMittal, Sunsundegi…) zer gertatzen den azalduko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.