2026ko Munduko futbol txapelketa AEBn, Mexikon eta Kanadan antolatu du FIFAk. Mundialera sailkatzeko Concacafeko kanporaketak jokatuko dituzte asteotan eta Kubako selekzioak lehen aldiz Jorge Agirre de Cespedes lesakarra deitu du. Duela 25 urte Lesakan jaioa da Agirre, baina ama kubatarra duenez, Kubako selekzioarekin aritzeko aukera izanen du lehen aldiz.
Hain zuzen, lehen kanporaketa partida Antigua eta Barbudako selekzioaren kontra jokatuko du Kubak ekainaren 6an, Antigua eta Barbudan. Bigarrena, berriz, ekainaren 10ean, Kubako Santiagon, Bermudako selekzioaren kontra. Kubako selekzioak bi partidak irabaztea lortuko balu, Munduko txapelketarako azken sailkapen fasea jokatuko luke azaroan.
Bi partida horietan jokatzeko aukera izanen du denboraldi honetan Portugaleko lehen mailan, Gil Vicente taldean jokatu duen lesakarrak. 30 partidatan parte hartu du, lau gol sartuz eta bi asistentzia emanez.