Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun taldeak maiatzaren 21eko kultura aniztasunaren nazioarteko egunaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Horren barrenean, Migrantas erakusketa ikusgai da Beran. Maiatzaren 20an, asteartean 16:00etan, kultura aniztasun eguna ospatuko dute Lesakako Irain Herri Eskolan, Irain Guraso Elkarteak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatua. Dantzak, tailerrak, musika eta munduko gastronomia ezagutzeko janari dastaketa eta Roda do leo taldearen kontzertua izanen dituzte eskolako patioan.