Honela dio dokumentalaren sinopsiak: «1955ean Orson Wellesek egurrezko paletekin eta sareekin usoak harrapatzeko ehiza harrigarriak liluratuta, The Land of Basques dokumentala zuzendu zuen. Gaur egun, Gerardo Damboriena usazale beteranoak 700 urte baino gehiagoko tradizio honen sekretuak erakusten dizkigu, desagertzeko zorian dagoena».
Aner Etxebarria eta Pablo Vidal dira zuzendariak eta proiektua aitzinera ateratzeko dirua biltzen ari dira.