Musika emanaldi berezia Herriko Etxeko plazan eginen dute ekainaren 7an, larunbata, 22:00etan. Emanaldirako sarrerak gaur bertan paratu dituzte salgai Errekalde ostatuan eta Agara prentsa dendan, eta baita online ere.
Hilabeteak daramatza Berako Musika Bandak emanaldia prestatzen. Igor Telletxeak eta Jokin Pinatxok egin dituzte kantuen moldaketak, eta kontzertua zuzentzen Aitor Mitxelena ariko da.
Emanaldia Berako Musika Bandak antolatu du eta EITBk, Berako Udalak eta Peio Martikorena Fundazioak lagundu dute.