Udalekuak uztailaren 1etik 25era eginen dituzte , 09:30etik 13:00etara, eta 2011 eta 2017 urteean artean jaiotako haurrek parte hartzen ahalko dute.
Dagoeneko ireki dute izen emateko epea eta ekainaren 8ra arte egiten ahal da Manttaleren webgunean. Udalekuetan parte hartzeak 115 euroko prezioa du, eta prezio bereziak izanen dituzte senide bat baino gehiago apuntatzen dituzten familiek.
Zalantzak dituztenek eta informazio gehiago nahi dutenek mezu bat bidali dezakete manttaletaldeaudalekuak@gmail.com helbidera edo Manttaleren webgunean sartu daitezke.